Egurraren legezkotasunaren kontrola
in Albisteak

Errematatzaileek behar bezalako eginbide sistema bat ezarrita izateko eta adierazpen arduratsua urte bakoitzeko martxoaren 31 baino lehen egiteko obligazioa dute.

Egurraren legez kanpoko merkataritzaren aurka borrokatzeko, Europar Batzordeak Ekintza Plan bat proposatu du, gobernantza legeen aplikazioa eta baso-merkataritza (FLEGT) kontuan hartuta eta modu osagarrian, 2010. urtean urriaren 20ko Europar Parlamentuko eta Kontseiluko 995/2010 Araudia onartu da, alegia EB-ko Egurraren Araudia (EUTR ingelesezko bere siglen arabera), zeinen arabera egurra eta egurrezko produktuak merkaturatzen dituzten agenteen obligazioak xedatuko diren.

Espainian, 2015eko abenduaren 11n Zura eta zurezko produktuak merkaturatzearen legezkotasuna bermatzeko abenduaren 4ko 1088/2015 Errege Dekretua argitaratu zen.

Errege dekretu honek,agintaritza eskudun gisa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikaduraren Ministerioaren Nekazaritzako, Berrikuntza eta Baso Politikako Zuzendaritza Nagusia izendatu zen. Hala ere, Europan zura edo zurezko produktuak komertzializatzen dituzten operadore ekonomikoei egingo zaizkien kontrolak industriaren izen soziala dagoen autonomia erkidegoko agintaritza eskudunek egingo dituzte. Euskadin, eskumeneko agintaritza, Garapen Ekonomikoaren eta Azpiegituren Departamentuari dagokio.

Baskegur-ek, Kalitate eta Elikadura Industrien Zuzendaritzarekin (Garapen Ekonomikoaren eta Azpiegituren Departamentua) elkarlanean, triptiko bat elaboratu du EUTR-ek egurraren operadoreentzat dakartzan Obligazioen ulermena errazteko.

Agente bezala definitzen da Europar Batasuneko barne merkatuan, egurra edo egurraren produktuak, lehen aldiz merkaturatzen duen edozein pertsona fisiko edo juridiko. Adibidez, euskal basoaren panoraman, gure ustean agente bezala kontsideratu ahal izango lirateke errematatzaileak edo jabeari zutik dagoen egurra (mendia) erosten dioten enpresak, bere kabuz mendia ustiatzen duten eta egurra bilduta saltzen duten baso jabeak hala nola inportatzaileak

Agenteek erantzukizunpeko adierazpena egin beharko dute eta egoitza soziala duten autonomia erkidegoko organo eskudunean aurkeztu beharko dute Martxoaren 31a baino lehen.

Agenteak tipologia honen arabera sailkatzen dira (informazio geihago 1088/2015 Errege Dekretuaren 2. eranskinean)

1. agentea: Basoen jabeak (pribatuak zein publikoak), errematatzaile gisa jarduten direnak (kargalekuko salmenta).

2. agentea: Baso-errematatzaileak edo baso-jabeak (pribatuak zein publikoak), beren basotik edo baso-azaleratik kanpo lortutako zurezko produktuak komertzializatzen dituztenak.

3. agentea: Zura edo zurezko produktuak EBtik kanpo inportatzen dituzten baso-industriak edo baso-enpresak, baldin eta inportatutakoaren bolumenaren % 70 gutxienez, aitortuta dagoen zaintza-kateko sistemaz edo legez kontrolatutako erakunde baten ziurtagiri baliokide baten bidez ziurtatzen bada.

4. agentea: Zura edo zurezko produktuak EBtik kanpo inportatzen dituzten baso-industriak edo baso-enpresak, baldin eta inportatutakoaren bolumenaren % 70 baino gutxiago ziurtatzen bada aitortuta dagoen zaintza-kateko sistemaz edo legez kontrolatutako erakunde baten ziurtagiri baliokide baten bidez.

 Ondorioz, errematatzaile guztiak, EUTR araudiaren arabera EGURRA EDO EGURREZKO PRODUKTUA LEHEN ALDIZ EZARTZEAN agenteak izaten direnak, araudi honen arabera derrigortuta daude BEHAR BEZALAKO EGINBIDE SISTEMA BAT EZARRITA IZATERA HALA NOLA URTE BAKOITZEKO MARTXOAREN 31 BAINO LEHEN.ADIERAZPEN ARDURATSU BAT EGITERA.

Informazio geihago lortzeko: