PRIBATUTASUN POLITIKA
2016ko Apirilaren (RGPD-aren) 27ko 2016/679 araudiaren (UE ) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko (LOPDGDD) abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren xedapenei jarraituz, jakinarazten dizugu guri helarazitako izaera pertsonaleko datuak tratamendu automatizatuetan eta paperan jasota daudela eta bere arduraduna AREFOR dela; gizarte helbidea: Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, 103. Eraikina, 2. solairua, 48170 Bizkaia, Erabiltzailearekiko harremanaren mantenua eta gestioa hala nola informazio zereginak betetzeko helburuarekin. Baldintza orokor hauek onartzen diren unean, AREFOR-ek Erabiltzaileari bere zerbitzuak ematekotan derrigorrezko datu batzuk eskatuko dizkio.
Erregistro formularioa betetzea derrigorrezkoa da webgunean eskainitako zerbitzu zehatz batzuk eskuratzeko eta gozatzeko. Eskatutako datu pertsonalak ez emateak edo datuak babesteko politika hau ez onartzeak, izaera pertsonaleko datuak eskatzen duten sustapen orotan harpidetu, erregistratu edo parte hartzeko ezintasuna ekarriko du.
Erabiltzailea arduradun bakarra da barne hartutako datuen egiazkotasunari eta zuzenketari dagokionez, eta AREFOR horren inguruko edonolako arduratik salbuetsita geratzen da. Erabiltzaileek, edozein kasutan, emandako datu pertsonalen zehaztasuna, indarraldia eta egiazkotasuna arduraz bermatzen dituzte, eta horiek behar bezala eguneratuta mantentzera konprometitzen dira. Erabiltzaileak erregistro edo harpidetza formularioan informazio osatua eta zuzena ematea onartzen du. AREFOR ez da arduratzen bere elaboraziokoak ez diren informazioen eta euren jatorria beste iturri batean dutenen egiazkotasunaz, eta ondorioz, halaber ez du bere gain hartzen inolako ardurarik informazio horren erabileragatik sor litezkeen balizko kalteei dagokienez. AREFOR-ek bere webgunetan barne hartzen den informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea erreserbatzen du, halaber informazio horretarako sarbidea murriztu edo debekatu ahal izanik. AREFOR edonolako arduraz salbuetsita geratzen da Erabiltzaileak AREFOR bidez jasotako informazioan azaldutako akatsen, huts egiteen edo omisioen ondorioz jasan izan zezakeen nolanahiko kalte edo galeren aurrean, betiere horien jatorria AREFOR-ekoak ez diren iturrietan aurkitzen denean.
Bere baimena eskatzen dugu interesdunaren baimenaren oinarri juridikoa kontuan hartuta.
Gure zerbitzuetako batzuk zehazki adingabeengana zuzenduta daudenean, AREFOR-ek datu pertsonalak jasotzeko edo, bere kasuan, datuen tratamendu automatizatua egiteko, gurasoen edo tutoreen adostasuna eskatuko du.
Jasotako datu motak identifikatzeko oinarrizkoak dira.
Webgune honen bidez ez da erabiltzaileen izaera pertsonaleko daturik biltzen haien baimenik gabe.
Informazioa jasotzen duzu eta zure datu pertsonalen tratamendua askatasunez, modu esplizituan eta garbian egiteko baimena ematen duzu, Erabiltzailearekiko harremanaren mantenua eta gestioa hala nola informazio zereginak betetzeko helburuarekin.
Informazioa jasotzen duzu eta gure arreta elektronikoaren zerbitzuek hala nola Interneteko zerbitzuen hornitzaileak zure datu pertsonalen tratamendua askatasunez, modu esplizituan eta garbian egiteko baimena ematen duzu. Ez zaio daturik jakinaraziko beste inolako hartzaileri, lege betekizunagatik izaten denean salbu.
Zure datuak ez dira inoiz helburu hauekiko modu bateraezinean edota deskribatu gabeko beste helburu batzuetarako erabiliko, helburu historikoak edo estatistikoak dituen artxiborako izan ezik.
Zure datu pertsonalak adierazitako tratamendu helburuetarako beharrezko epean soilik kontserbatuko dira, alderdi biren artean adostutako merkataritza harremana eta kontratua kontuan hartuta. Betiere aintzat hartu beharko ditugun dagozkion legeek markatzen dituzten epeen arabera. Jadanik beharrezkoak izaten ez direnean, datuen seudonimizazioa edota horien erabateko suntsiketa bermatzeko segurtasun neurri egokien bidez ezabatuak izango dira.
AREFOR-ek legez eskatutako Datu Pertsonalak Babesteko segurtasun neurriak hartu ditu, ekainaren 11ko 1720/2007 Errege Dekretuan xedatutako adierazpenak jarraituz, eta eskuragarri dituen bestelako baliabide eta neurri tekniko osagarriak instalatzeko ahalegina egiten du AREFOR-ri emandako Datu Pertsonalen galera, erabilera okerra, aldaketa, baimendu gabeko sarbidea eta lapurreta saihesteko; ez ditu bere gain hartuko AREFOR-ekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik eragindako interferentziak, omisioak, etenaldiak, birus informatikoak, matxura telefonikoak edota sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan deskonexioak direla eta sortu litezkeen balizko kalte edo galerak; Datuen Prozesuen Zentroan, Interneteko sisteman edo bestelako sistema elektronikotan linea telefonikoen edo gainkargen ondorioz eragindako sistema elektroniko honen erabileran gertatutako atzerapenak edo blokeoak direla eta sor litezkeen balizko kalte edo galerak hala nola AREFOR-en kontroletik kanpo eta legez kanpo eginiko tartean sartzeen bidez hirugarren pertsonek eragin ahal izango lituzketen kalteekin lotutako ardurak. Hori horrela, Erabiltzailea kontzientea izan behar da Interneteko segurtasun neurriak erasoezinak ez direla.
Zuri zerbitzurik onena eskaintzeko eta erabilera errazteko helburuarekin, bisitatutako orrien kopurua, bisiten kopurua hala nola bisitarien jarduera eta bere erabileraren maiztasuna aztertzen dira. Xede horietarako, AREFOR-ek Interneteko zerbitzuen hornitzaileak elaboratutako informazio estatistikoa erabiltzen du.
AREFOR-ek ez du cookierik erabiltzen erabiltzaileen informazioa jasotzeko, eta ez du sarbideko IP helbiderik erregistratzen. Soilik cookie propioak, saiokoak erabiltzen ditu, helburu teknikoarekin (erabiltzaileari webgunearen bidez nabigazioa eta bertan existitzen diren aukera eta zerbitzu ezberdinen erabilera ahalbidetzen dioten haiek).
AREFOR-en titulartasuneko atariak hirugarrenen webgunetarako estekak barne hartzen ditu eta horien pribatutasun politikek ez dute zerikusirik AREFOR-enarekin. Webgune horietara sartzean, bere pribatutasun eta cookieen politikak onartzen dituzun edo ez erabaki dezakezu. Oro har, Internet bidez nabigatzen baduzu, zure nabigatzailearen konfigurazioko aukeretatik hirugarrenen cookieak onartu edo errefusatu ahal dituzu.
Dagokion kontrol agintaritzaren aurrean, esaterako Datuak Babesteko Espainiako Agentzia, erreklamazio bat aurkezteko zure eskubidea gogorarazten dizugu, zure ustean tratamendu hau indarrean dagoen legediarekin bat etortzen ez bada.
Era berean, baimen hau ezeztatzeko aukera gogorarazten dizugu, inolako kalterik edota kosturik gabe, hala nola zure sarbide, zuzenketa, ezabatze (ahanzteko eskubidea), tratamenduaren murrizketa, eramangarritasun, oposizio eskubideak erabiltzeko eta banakako erabaki automatizatuen edota profilen elaborazioaren (hala nola horietako edozeinen jakinarazpena) eraginpean ez suertatzekoa, 2016/679 (EB) Araudiaren arabera ezarritako terminoetan, AREFOR-era idatzizko jakinarazpen bat zuzenduz, arestian emandako helbidean edo posta elektroniko bidez: info@arefor.com, zure N.A.N. agiriaren edo dokumentazio identifikatzaile baliokidearen kopia barne. Dena den, zure erregistro datuen aldaketa edo zuzenketa Site-an bertan egin ahal izango da, aldez aurretik zure erabiltzailea eta pasahitza direla medio identifikatu ondoren.
Onarpena eta baimena
Erabiltzaileak adierazten du datu pertsonalen babesari buruzko baldintzen informazioa jaso duela, AREFOR-ek horien tratamendu automatizatua egitea onartuz eta baimenduz, Datu Pertsonalak Babesteko Politika honetan adierazitako modua eta helburuak kontuan hartuta. Atarian emandako zerbitzu ezberdinek baldintza partikularrak barne hartu ahal dituzte, Datu Pertsonalak Babesteko arloan aurreikuspen bereziak dakartzatenak.