Basoaren Gestio Jasangarri batek baliabideen aprobetxamendua hobetu egiten du eta garapen jasangarrri bar sustatzen laguntzen du.
Baso-ziurtagiriaren prozesuari jarraiki, hirugarren atal independente batek bermatzen du baso-azalera baten gestioa modu kolektiboan onartutako basoaren gestio jasangarrietan ezarritako eskakizunekin egokitu egiten dela.
Baso-ziurtagiriaren helburua da basoak modu arduratsuan gestionatuak izatea eta bertako funtzio anitzak egungo eta etorkizuneko belaunaldientzat babestuta egotea.
Horretarako, baso-sektoreko jabeen eta enpresen kolaborazioarekin kontatzen du, zeinek euren basoen eta industrien egiaztapena bultzatuz, bere jardueraren jasangarritasuna defendatuko duten.
Mendi mailako Baso Ziurtagiriak, barne hartzen ditu adibidez antolamenduaren planifikazioa, basogintza, aprobetxamendua, hala nola basoko jardueren ondorio ekologiko, ekonomiko eta sozialak.
Enpresa-industria mailako Baso Ziurtagiria Zaintza Katearen Ziurtagiria bezala ezagutzen da. Kontsumitzailearentzat basoko produktuen eta egurraren bermea da. Zaintza Katearen Ziurtagiriaren ezarpenarekin, beraz, basoko produktuak, esaterako egurra, modu jasangarrian gestionatuak diren basoetatik datorrela eta hura amaiera produktutan eraldatzen duten enpresek eta industriek bermerik gabeko beste baten ordez egur hori erabiltzen dutela kontrolatzen da.
Babes-katearen ziurtagiriaren ezarpenarekin, modu jasangarrian gestionatutako basoetako egurra eta amaiera produktuetan eraldatzen dituzten enpresek et industriek egur hori eta ez beste bat bermerik gabe erabiltzen dutela kontrolatzen da. Egungo 2 ziurtagiri nagusienak PEFC eta FSC dira; eta PEFC ziurtagiria Euskadin eta Europako gainerakoan gehien ezartzen dena da.
Egurraren sektoreko azken berriak eta ospakizunak ezagutu itzazu