Baskegur-ek egurraren behatokia editatzen du Euskadin
in Albisteak

 “ SEKTOREAREN ERREALITATEA EZAGUTZEKO ETA BERE GARAPENAREN OINARRIAK EZARTZEKO EZINBESTEKO BALIABIDE BAT”.

Baskegur Egurraren lehenengo Liburu Zuriaren argitalpenarekin, euskal basoaren sektoreko ordezkari bezala, zeinetan AREFOR bazkidea izango den, Administrazioarekin eta Euskal Unibertsitate Publikoarekin sektorearen jarduera sustatzea ahalbidetu zuen. Baskegur-ek Egurraren Euskal Behatokia editatu du, zeinetan basoa-egurra balio katearen adierazle nagusiak dakartzan txosten honen bidez gure sektoreko zifrak eguneratuz joatea ahalbidetzen duen Administrazioa eta Unibertsitatea arteko kolaborazio ildoa mantentzeko bidea ematen duena. 

Egurraren euskal sektorea jasangarritasunarekin konprometituta dago. Ebakitzen dena baino gehiago landatzen da, beraz, egurra baliabide agorrezina da. Behatokian azaltzen diren datuek hala erakusten dute. Euskadiko zuhaitzen azalerak gutxi gorabehera lurraldearen % 54a barne hartzen du 396.962 hektarearekin, EB-ko ratio gorenekoen artean kokatuz. Euskadiko baso inbentarioaren arabera, egurrezko izangaiak 62,6 milioi m³ -ra iristen dira, horrela urteko 3,4 millioi m³-ko hazkundea islatuz. Urtean ateratako egurraren bolumena guztira 1,2 milioi m³-koa da, beraz, eskuragarri dagoen baliabidearen oso azpitik dago. Existitzen den egurraren stock-a eta urteko hazkundeak egurraren erabilerari dagokionez garbiki goitik daude.

Euskadiko egurraren aldeko apustu egitea, aberastasuna eta enplegua bultzatzeko apustua da. Egurraren enpresa-ehuna Euskadiko enpresa txikiaren mendean dago; Euskadiko enpresen ia % 94an 20 enplegatu baino gutxiago daude.

Euskadiko sektoreak 18.000 lanpostu sortzen ditu, EAEko enpleguaren % 2,42a baino zertxobait gehiago.

Euskadiko basoaren sektoreak basoak zaindu, birlandatu egiten ditu eta zuhaitzen azalera hedarazten du, horrela ingurumena bultzatuz eta beroketa globala saihesteko bidea emanez.